Txirrita

Joxe Manuel Lujambio Retegi, Txirrita, 10 urte zituela hasi zen bertsotan, eta hala jarraitu zuen 75 urte zituela hil arte, 1936. urtean. Hernanin jaio zen eta Altzan pasa zituen bere azken urteak. Bere bizitzako urte dexente Errenteriako Txirrita baserrian pasa zituen. Baserri hartatik hartu zuen bere izena.

Hargina lanbidez, jokoa, apustuak eta sagardotegiak zituen gustuko, besteak beste. Bere bizitza bertsoz bertso, eta sagardotegiz sagardotegi pasa zuen. Idazten ez jakin arren, gizon argia zen benetan. Bere bertsoetan, askotan zuzenbidea eta justizia aipatzen zituen, umore puska batetik beti.

Argi dago bere ondorengo bertsolari belaunaldietan Txirritak euki zuen aztarna haundia dela, bere gorputzaren tamainaren antzekoa.

(Iturria: Argia 15 junio 1986; número 1.018)

“Bein batean, Txirritak, Astigarraga'ko sagardotegi batera zijoalarik, Lizardi inguru ortan bere lagun batekin topo egin ta onela esan zion:
-Goazen sagardo edatera!
Ta besteak: -Bañan etzeukat dirurik!

Ta Txirritak: -Etzaiok ajolik! Nik badit erronda batentzat!
Ala, joan ziran sagardotegira ta upelaren ondoan exeri biak.
Ta Txirritak bere lagunari: -ez mugitu emendikan, upelaren ondotikan!
Lenbiziko erronda Txirritak pagatu zuan, ta andik aurrera, sartzen Zan guziari, Txirritak bertsoa botzen zion, eta aiek sagardotarako gonbidatu. Ala, gaueko amabietan, geiago sosik gastatu gabe eta sagardoz bete-bete eginda, biak etxera ...

(Texto de USTU EZIN ZAN GANBARA (TXIRRITAREN ZENBAIT BERTSO TA GERTAERA) de Antonio Zavala; Auspoa Liburutegia; 1975)



Lege oharra eta pribaturasun politika