Manzanas para sidra

Guri buruz

Euskal sustraiak eta tradizioak maite ditugu. Ongi jatea eta edatea gustatzen zaigu, eta espiritu horrekin sortu zen Txirrita Sagardotegia.

Ezagutu Txirrita Sagardotegiaren jatorria

Toki atsegina eta zaindua, zure sagardotegi-esperientzia paregabea eta benetakoa izan dadin. Horregatik, upel formako sarreratik bertatik hasi, eta jangelaraino, zurez, garai bateko saskiz eta produktuaren argazkiz apaindua, xehetasun guztiek gure arbasoen garaia dakarkigute gogora, sagardotegien tradizioa sortu zen garaia, alegia.

Besteekin partekatzea da sagardotegien muina. Platerak mahai erdian zerbitzatzen dira, eta mahaikideek elkarrekin partekatzen dituzte, elkarrizketa, abesti eta barre artean…

Gure sagardotegiaren izena Jose Manuel Lujanbio Retegi (Txirrita) XX. mende hasierako bertsolariaren omenez jarria da, ezaguna bere etorriagatik eta jatea izugarri gustatzen zitzaiolako.

Bertso zorrotz eta zirtolariak jartzen zituen, eta ezin hobeto erakusten zuten garai hartako egoera. Parranda eta sagardotegiak maite zituen. Altza auzoan hil zen, 1936an. Eragin handia izan zuen geroko bertsolari askorengan.

Logo Asociación de sidra natural de Gipuzkoa
Puerta de entrada
Joxe Manuel Lujambio Retegi - Txirrita

“Bein batean, Txirritak, Astigarraga’ko sagardotegi batera zijoalarik, Lizardi inguru ortan bere lagun batekin topo egin ta onela esan zion:

-Goazen sagardo edatera!

Ta besteak: -Bañan etzeukat dirurik!

Ta Txirritak: -Etzaiok ajolik! Nik badit erronda batentzat!

Ala, joan ziran sagardotegira ta upelaren ondoan exeri biak.

Ta Txirritak bere lagunari: -ez mugitu emendikan, upelaren ondotikan!

Lenbiziko erronda Txirritak pagatu zuan, ta andik aurrera, sartzen Zan guziari, Txirritak bertsoa botzen zion, eta aiek sagardotarako gonbidatu. Ala, gaueko amabietan, geiago sosik gastatu gabe eta sagardoz bete-bete eginda, biak etxera …

*Texto de USTU EZIN ZAN GANBARA (TXIRRITAREN ZENBAIT BERTSO TA GERTAERA) de Antonio Zavala; Auspoa Liburutegia; 1975

Eta gu filosofia hori gure lanean islatzen saiatzen gara egunero.